Valdiviesok eta Aranburuk uztailean Zuricheko 'Iron man'-a egingo dute


2008-06-27, maider del olmo.

Juan Carlos Valdivieso eta Jon Aranburu Zurichera (Suitza) joango dira uztailean, han egingo den Ironman proban parte hartzera. Goierri Triatloi Taldeko bi kirolariak hitzordu horri begira gogor ari dira entrenatzen azken egunetan. Proba uztailaren 13an izango da.

Juan Carlos Valdiviesorentzat lehenengo Ironmana izango da. Jon Aranburuk, berriz, arlo horretan eskarmentu handiagoa du, azken urteetan gisa horretako hainbat proba bukatu baititu, besteak beste Munduko Triatloi Txapelketan parte hartu du, Hawaiin.

Bi kirolariak fisikoki «egoera onean» daudela esan dute Goierri Triatloi Taldetik. Igor Buenok taldearen izenean adierazi duenez, «sekulako sasoian daude». Era berean, entrenamendu saio onak egin dituztela erantsi du.

Denboraldi ona
Ekaina iristearekin batera astero izan dute probaren bat Goierri Triatloi Taldekoek.
Ekainaren 6an Ondarroako triatloia jokatu zuten distantzia olinpikoan: 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. 18. postuan gelditu zen Eneko Elosegi (2:10:28), 37. postuan Gorka Eraso (2:13:26), 80.ean, Alfonso Diaz (2:19:08), 109.ean Etor Mendia (2:22:38), 112.ean Igor Sodupe (2:23:11), eta 148.ean Daniel Zabalo (2:28:24). Zabalok, bere aldetik, beteranoen bigarren mailan hirugarren bukatu zuen.

Ekainak 14an goierritarrek Zarauzko triatloian parte hartu zuten, distantzia luzean: 2.500 m igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. 21. postuan Alfonso Diaz gelditu zen (4:21:28); 22. postuan Juan Carlos Valdivielso (4:24:26); 28. tokian Eneko Elosegi (4:25:59); 40. postuan Jon Aranburu (4:30:00); 42. postuan Iker Baztarrika ( 4:30:54); 114. postuan Enetz Gurrutxaga ( 4:45:31); 171. postuan Jose Ramon Altuna (4:54:59); 199. postuan Igor Sodupe (5:00:14), eta 282.postuan Igor Mertxan (5:15:58).

Etenik egin gabe, ekainaren 15ean Donostiako Triatloia jokatu zen, esprint distantzian (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrika). Goierriko triatloilariak orduan ere bertan izan ziren. Joseba Marinek 26. postua lortu zuen 1:05:20 denborarekin, eta Etor Mendia 127. postuan sailkatu zen 1:13:36 denbora eginez.

Lekeitioko (Bizkaia) triatloian parte hartu zuten aurreko asteburuan Goierriko Triatloi Taldeko hainbat kirolarik, esprint distantzian: 750 m igerian, 22 km bizikletan eta 5 km korrika. Proba horretan hauek dira goierritarrek l ortutako postuak: Enetz Gurrutxagak 45. postua (1: 12: 26); Igor Sodupek 57. postua (1:13: 39); Etor Mendiak 94. postua (1:15:43) eta Daniel Zabalok 117. postua (1:17:02). Zabalo, gainera, beteranoetan bigarren mailan txapeldun izan zen.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Enetz Gurrutxaga, Etor Mendia eta Igor Sodupe triatloilariak ageri dira, Lekeitioko hondartzan.

Iker Baztarrika triatletaz
Aurreko astea, bestalde, ez da horren ona izan taldeko guztientzat, Iker Baztarrikarentzat, esaterako. Hawaiiko Ironman txapelketan parte hartzeko aukeraren atarian gelditu baitzen Goierri Triatloi Taldeko kidea.

Beasaindarrak larunbatean Ironman Nice deiturikoa jokatu zuen: 3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta maratoia korrika. 59. postua lortu zuen Baztarrika beasaindarrak 9:51:45 denborarekin. Bestalde, 25urtez azpikoen artean 9. postua eskuratu zuen sailkapenean. Lortutako denbora ez zen, ordea, nahikoa izan bere helburua lortzeko. Hala, bi minutugatik gelditu zen Hawaiiko Ironmanerako txartelik gabe.

Bestalde, beste taldekide batek, Eneko Elosegik, uztail bukaeran beste Ironman bat egiteko asmoa agertu du.

Etzi, Donostiako triatloia
Aurretik, ordea, goierritarrek hurrengo egunetan eta asteetan beste proba batzuk jokatu beharko dituzte. Etzi taldeko hainbat kidek Donostiako triatloian parte hartuko dute, distantzia olinpikoan.

Datorren asteburuan, uztailaren 5ean, Zumaiara joango dira Goierriko Triatloi Taldekoak, han egingo den triatloian parte hartzera, distantzi olinpikoan.

Iker Baztarrika beasaindarrak emaitza onak lortu ditu.


2008-VI-27, A.A.
Goierriko Triatloi taldeko kidea Nizako 'Ironman'ean 59. geratu zen larunbatean.
Goierriko Triatloi Taldeko Iker Baztarrika beasaindarra 59. postuan geratu zen eta 25 urtez azpikoen artean 9. postua lortu zuen larunbatean Nizako (Frantzia) Ironman izeneko proban (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta maratoi bat korrika).

Dagoeneko bere hirugarren Ironman a izan da honakoa eta azkeneko honetan bi minutu gutxiago egin izan balitu HawaikoIronman erako txartela lortuko zuen.

Bestalde, asteburuan izan zen Lekeitioko triatloian goierritarrek ere marka onak egin zituzten (750m igeri, 22 km bizikletan eta 5 km korrika). 45. postuan Enetz Gurrutxaga geratu zen, 57. postuan Igor Sodupe izan zen, 94. postuan, aldiz, Etor Mendia eta 117. Daniel Zabalo geratu zen. Azken hau, gainera, beterano mailan txapeldun geratuz.

Buen inicio de temporada de Goierri Triatloi Taldea


06.06.08, J. Unanua.

Tras una excelente temporada duatleta materializada en las pruebas de Durango, Oñati, Gasteiz, Haro, Azkoitia, Gernika o Arrigorriaga, en las que ha destacado, en base a los tiempos acumulados sobre el resto Axier Eskisabel, los de Goierri Triatloi Taldea han dado inicio a la temporada y de manera exitosa. Una cita con el asfalto y con al agua que arrancaba en Senpere (Lapurdi) en la que Eneko Elosegi hizo el puesto 18 mientras que Iker Baztarrika entró en meta en el puesto 42.

Y Eneko Elosegi daba el salto de Lapurdi a Lanzarote para participar en una edición más del Ironman, la suerte le dio la espalda y una avería en la bicicleta le impidió acabar la prueba.

Los triatletas goierritarras el primer día de junio posaban y tomaban parte en la prueba de triatlón celebrada en Donostia, en la que la meteorología convirtió la prueba en casi una aventura.

Entre 400 participantes, Gorka Eraso entró en el puesto 53, Gurrutxaga el 66, Etor Mendía el 129, Alfonso Díaz el 132 y Daniel Zabalo el 214 pero a su vez fue el segundo en una de las categorías de veteranos.

Goierri Triatloi Taldeak emaitza onak lortu ditu


2008-06-04, Maider Del Olmo.

Goierri Duatloietan «denboraldi bikaina» egin eta gero triatloiak jokatzen ari dira Goierriko kirolariak azken asteetan.

Bai duatloietan, bai triatloietan, Goierriko Triatloi Taldeko kideak gustura agertu da orain arte jokatutako probetan lortu dituzten emaitzekin. Hala, igandean, ekainaren 1ean, Donostiako triatloian parte hartu zuten, Onditz memorialean. Euriteagatik «sekulako abentura» pasatu zutela adierazi dute. Guztira 400 parte-hartzaile ziren, eta Goierrikoak honako postu hauetan gelditu ziren: Gorka Eraso 53., Enetz Gurrutxaga 66., Etor Mendia 129., Alfonso Diaz 132., Daniel Zabalo 214. (beteranoen bigarren mailan 3. postuan).

Bestalde, maiatzaren 3an Senpereko (Lapurdi) triatloian Eneko Elosegik 18. postuan bukatu zuen, eta Iker Baztarrikak, berriz, 42. postuan. Maiatzean Ironman proba ere jokatu zuten Lanzaroten. Goierritik Eneko Elosegi joan zen hara. Hala ere, bizikletarekin arazo mekanikoak izan zituen eta ezin izan zuen lasterketa bukatu.

Beste hainbat proba
Martxoaren hasieran Durangoko proban Axier Eskisabel bigarren postuan gelditu zen, Juan Karlos Valdivielso bosgarren postuan. Horiez gain Goierri taldeka txapeldun gelditu zen. Handik egun guxira Oñatin jokatutako proban laugarren egin zuen Axier Etxezarretak, bederatzigarren Axier Eskisabelek eta taldeka berriz ere txapeldun izan ziren.

Hurrena Gasteizko mendiko duatloia jokatu zuten, eta Jon Erguin 9.postuan gelditu zen. Erguinek Haroko Duatloian ere parte hartu zuen maiatzean, eta bigarren egin zuen. Aldi hartan Goio Mujika ere lehian zen, eta bosgarren postuan sartu zen helmugan. Beteranoetan bera izan zen txapelduna. Apirilean, Azkoitiko proban Axier Eskisabel seigarren postuan sailkatu zen, eta Juan Carlos Valdivielso zazpigarren.