Goierri Triatloi Taldeko zenbait kide Oñatiko duatloian izango dira


2007-03-17, U. Barandiaran.
Garaipen zerrenda handituz doa: Candaseko mendi maratoria Jon Erguinek irabazi du.

Goierri Triatloi Taldeko kideek beste lasterketa bati egin beharko diote aurre gaur. Oñatiko duatloi proba jokatuko da, eta bertan parte hartuko dute Koldo Agirrek, Axier Eskisabelek, Iker Baztarrikak, Joxi Garmendiak, Gorka Erasok eta Juan Carlos Valdivielsok. Iaz ere parte hartu zuten eta emaitza onekin itzuli ziren etxera.

Bestalde, taldearen garaipenen zerrendan beste batzuk gehitu dituzte azken denboraldian. Otsailaren 18an Candás-eko (Asturias) Mendi Duatloia irabazi zuen Jon Erguin beasaindarrak. 6 kilometro korrika egin zituen mendian, 20 kilometro bizikletan eta ondoren berriro 3 kilometro korrika.

Martxoaren 11n, Basauriko duatloia izan zen, eta Koldo Agirrek 52. postuan bukatu zuen 23 urtez azpikoetan. 6 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta 3 kilomtero korrika izan zen egin beharreko lana; 1:12:38 behar izan zuen Agirrek.

Javier Plasenciak, berriz, 133. postuan bukatu zuen 1:20:36ko markarekin.

Egun bat lehenago, martxoaren 10ean, Haroko Mendi Duatloia izan zuten helburu Goierri triatloi taldeko zenbait kidek, Errioxan. 10 kilometro korrika mendian eta beste 20 kilometro mendiko bizikletan egin behar izan zuten parte-hartzaileek orduan.