Eskualde mailako kirol akordioa lortu dute 3 udalek


2004-11-24, Uxua Barandiaran.

Eskualde mailako lehen kirol akordioa lortu dute 3 udalek.
.../...
Urriaren 26an Lazkao, Beasain eta Ordiziako udaletako kirol zinegotziek bilera izan zuten. Eskualde mailako lehen kirol akordioa jaio zen bilkura hartatik; Goierrin sortu berria den Ñañarri Waterpolo Elkarteari eman beharreko laguntza-mota adostu zuten. Etorkizunari begira, lanean jarraitzeko asmoa azaldu zuten hiru udaletako kirol arduradunek, eta hurrengo urratsa Goierri Triatloi Taldearen inguruan antzeko adostasuna lortzea izango da, jakin ahal izan dugunez.
.../...
Ñañarri Waterpolo Elkartearen inguruko adostasuna lortu ondoren, Beasain, Lazkao eta Ordiziako udaletako kirol arduradunek norabide berean lan egiteko interes handia agertu dute. Modu berean, eskualde mailako Goierri Triatloi Taldea oinarritzat hartuta antzeko akordio bat lortzea litzateke bigarren pausoa; aldaketarik izan ezean abenduaren 14an egingo litzateke bilera.
.../...