Llanos eta Garcia nagusi Beasaingo V. triatloian.


2005-07-03, imaz/c.limia.
Bero handia egin zuen arren kirolariek marka onak lortu zituzten frogan. Hector Llanos gasteiztarrak irabazi zuen atzo Beasaingo V. triatloi froga.

Duela bi urte ere bera izan zen txapelduna.

Emakumezkoetan Maria Elena Garciak lortu zuen garaipena.

Bero handia izan zen kirolaz gain larunbateko protagonista guztiek ahotan erabili zuten. Iker Baztarrika antolatzaileetako batek adierazi digunez «bero handia egin arren ez da asko nabaritu, kirolariek denbora onak egin baituzte. Gustora gaude emaitzarekin. Gainera 150 parte hartzaileen artean leku ezberdinetatik etorri dira eta hori ere kontutan hartzeko modukoa da».

Triatloian hiru istripu izan ziren. Xabier Beldarrainek Lierni jaisten ari zela erori eta klabikula puskatu zuen. Beste biak istripu arinak izan ziren eta kirolariek froga amaitu zuten.

Hektor llanos, kirolaria eta triatloieko irabazlea, «Partaide guztiontzako izan da kaltegarria beroa». Hektor Llanos Burguera gasteiztarrak bigarren aldiz irabazi du Beasaineko triatloia.

Hona hemen irabazleak helmugara heltzerako orduan hitzari azaldutakoa.

-Eguraldi sargoritsuak mesede egin al dizu txapelketan?
Egia esan ez, ondo moldatu naiz, Gainera partaide guztiak egoera berdinean geuden eta guztiontzako izan da kaltegarria beroa.

-Triatloi txapelketa askotan hartu al duzu parte?
Bai, txapelketa ugaritan egon naiz, Beasainen adibidez parte hartzen dudan bigarren aldia da oraingoa.

-Gainditu beharreko frogetatik zein iruditzen zaizu zailena: igeriketa, txirrindularitza ala korrikarena?
Berez korrikarena iruditu zait zailena, beroagatik gehienbat.

-Eta zein iruditu zaizu errezena?
Ez dago froga errezik, baina ni bizikletan moldatzen naiz ondoen. Gainera txirrinduan egin beharreko bidea eta paisaia oso atseginak izan dira.

-Pozik al zaude Beasaingo txapelketan lortutako denborarekin?
Bai. Oraingo triatloian emaitza hobetu dudala uste dut.

-Nola prestatzen zara triatloietarako?
Urte osoan lan eginez. Astean sei edo zazpi egunetan entrenatzen dut; saio bakoitzak bost ordu inguru irauten du. Elikadura ere zaindu behar da, denetatik eta ondo jan behar da indarra izateko.

Beasaingo Triatloia, 2001-2005.

Beheko urte hauetan antolatu zan, baño jada ez da antolatzen, lastima!

- Beasaingo I. triatloia, 2001-VII-_ .
- Beasaingo II. Triatloia, 2002-VII-06. Argazkiak, sailkapenak, ...
- Beasaingo III. triatloia, 2003-VII-_.
- Beasaingo IV. triatloia, 2004-VII-03. Argazkiak, sailkapenak, ...
- Beasaingo V. Triatloia, 2005-VII-02. Argazkiak, sailkapenak, ...