Duatloietan Trigoi taldea nabarmentzen ari da


Trigoi taldeak azken asteetan parte hartu duen duatloietan postu onak eta titulu garrantzitsuak lortu ditu.

Distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan 5. Asier Eskisabel eta 6. Joxi Garmendia sailkatu ziren (taldeka txapeldun), eta Nafarroako Txapelketan 4. egin zuen Eskisabelek. Azkena, Arbizun apirilaren 26an, Asier Etxezarreta 11. sailkatu zen, eta nesketan Naroa Arrieta 3.