Erguin 20. sailkatu da munduko proban


2008-02-26, maider del olmo.

Alemanian jokatutako munduko neguko triatloi txapelketan lan ona egin du Goierriko Triatloi Taldeko kirolari beasaindarrak.

Hogeigarren egin du Jon Erguin beasaindarrak. Asteburuan Freudenstadt-en (Alemania) izan da, Neguko Triatloiko Munduko txapelketan, 2008 Freudenstadt ITU Winter Triathlon World Championships izeneko txapelketa jokatzen. Txapelketak hiru probatan zetzan: 7,5 km korrika, 12 km mendiko bizikletan elurretan, eta beste 10 kilometro cross-country ski edo iraupen eskian.

Lehenengo postuan Arne Post norvegiarra gelditu zen, 1:37:30 denborarekin. Emakumeeetan irabazlea Sigrid Lang alemaniarra izan zen, 1:51: 04 denboran ibilbidea osatuta.

Erguinen lorpena
Hogeigarren postuan gelditu zen Jon Erguin, 1:46:32 denbora lortuz. Denbora hauek lortu zituen atal bakoitzean: 0:26:58 korrika, 0:38:47 bizikletan eta 0:40:47 eskian.

Goierri Triatloi Taldekoek Erguinen lana goraipatu dute, bere lorpena «ikaragarria» izan dela nabarmenduz eta txapelketan egin duen lana txalotu dute.

Erguinekin batera, beste euskal herritar batek lan ona egin du txapelketan, Inma Pereiro bilbotarrak. Sailkapenean emakumeen elite mailan hamaikagarren postua eskuratu zuen Pereirok.

Alemanian asteburuan jokatutako txapelketan sorpresa gutxi izan zen, txapeldunek euren nagusitasuna berretsi baitzuten.

Post irabazle, berriz ere
Arne Post txapeldunak iaz Italian lortutako garaipena errepikatu du orain. Sailkapenean bigarrena Nicolas Lebrun frantziarra izan zen, eta hirugarren tokian Andreas Svanebo suediarra gelditu zen.

Enakumeetan ez zuen inork lortu Sgrid Lang alemaniarra garaitzea, eta bera igo zen podiumaren gailurrera. Atzetik izan zituen, bigarren postuan, Anke Kullman alemaniarra eta Carina Wasle austriarra. Langek 2003. urtetik gaur arteko munduko eta Europako txapelketa guztiak irabazi ditu.

Euskal triatloia gorantz


2008-02-26, maider del olmo.
Inoiz baino federatu gehiagorekin hasiko da martxoan euskal duatloi denboraldi berria. Goierriko Triatloi Taldeko kideak jada gogor ari dira entrenatzen, triatloiko denboraldiari ere adi.

Iiaz baino 200 federatu gehiagorekin hasiko da larunbatean Euskadiko duatloi denboraldia; guztira bi milatik gora izango dira. Aurten, duatloi eta triatloi probei dagokienez, errekorra lortuko da, baita Euskadiko Triatloi Federazioan federatu diren kirolariei dagokienez ere, Jon Alegria federazioko ordezkariaren esanetan.
Eskualdean dagoeneko Goierriko Triatloi Taldekoak gogor ari dira entrenatzen, eta euren hitzetan emaitza onak lortzea izango dute helburu denboraldi berrian.

Hogeita sei proba
Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako probei dagokienez, guztira hogeita sei izango dira, bai duatloian eta baita triatloian ere, Hego Euskal Herri osoan zehar, martxoan hasi eta abuztura bitartean. Duatloiko denboraldiak hamar proba puntuagarri izango ditu euskal zirkuitorako, esprint eta distantzia motzean. Martxoan, apirilean eta maiatzean jokatuko dira. Sei proban Bizkaian, hiru Gipuzkoan eta bat Nafarroan izango dira. Zirkuitoarekin batera, distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Arrigorriagan.

Triatloiko denboraldia
Triatloiko denboraldia maiatzaren bukaeran hasiko da, duatloiko denboraldi amaierarekin bat eginez, eta uztaileko azken astera arte luzatuko da.

Bi hilabete horietan hamalau proba jokatuko dituzte: sei Bizkaian, beste sei Gipuzkoan eta bi Araban. Horien artean Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, esprint eta distantzia motzekoak, euskal triatloi zirkuitorako puntuagarri izango dira, eta Zarautzen doble olinpiko distantziako Euskadiko Txapelketa jokatuko da. «Honako urte hau Euskadiko Triatloi Federaziorentzat oso garrantzitsua izango da, euskal triatloia, bai antolakuntzari dagokionez, baita kirol mailari dagokionez ere, nazioarte mailan sendotzen ari baita. Beste urte batez, eta jada hirugarrena da, triatloia olinpikoa dela-eta bertan, beste behin, euskal triatletak Pekin 08ko olinpiar jokoetako irteera lerroan izango dira», esan dute Euskal Federaziotik.

Jon Erguin Gipuzkoako txapeldun ziklo-krosean.


m. legarreta, 2008-12-02.

Nagusien mailan txapeldun da Erguin beasaindarra; Izagirre ormaiztegiarrak 23 urtez azpikoetan irabazi du.

Aizarnazabalen (Gipuzkoa) igandean jokatutako ziklo-kros proban emaitza bikainak lortu dituzte goierritarrek. Gipuzkoako txapelak zeuden jokoan, eta gizonezkoen maila nagusikoa eta 23 urtez azpikoa bereganatu dituzte Jon Erguin beasaindarrak eta Jon Izagirre ormaiztegiarrak. David Seco bizkaitarra izan zen garaile, aurkariei minutu bat baino gehiagoko aldea aterata.

Eliteen mailan Jon Erguin beasaindarra seigarren iritsi zen helmugara, baina lehen gipuzkoarra zenez berak eskuratu du titulua. Gipuzkoako txapelketan ondoren geratu ziren Iruretagoiena eta Iñigo Roldan. Jon Izagirre ormaiztegiarrak, berriz, hamaikagarren postua lortu zuen, gipuzkoarren artean lehenengoa 23 urtez azpikoetan.

Igandeko eguraldiak ez zien gehiegi lagundu kirolariei, eta burutu beharreko ibilbidea gogortu egin zuen. Jende asko bildu zen Aizarnazabalen, zirkuitu ederrak eta txirrindulariek eskaini zieten ikuskizunaz gozatzeko.

Goierritarrak kirolean fin
Erguin triatloian ibiltzen da Goierri Triatloi Taldearekin. Neguko triatloiko mundialean parte hartu zuen otsailean Alemanian, eta 20. postua lortu zuen. Jacan jokatutako mendiko duatloian bigarren egin zuen joan den hilean.

'Todoterreno' Ergüin


deportes, 2008/02/08.
Jon Ergüin pone rumbo a Alemania para participar en en el Mundial de Triatlón de Invierno; este beasaindarra nacido en 1980 se ha proclamado recientemente subcampeón de España.

El beasaindarra Jon Ergüin acudirá el próximo 23 de febrero al Campeonato Mundial de triatlón de invierno, prueba en la que se combinan las especialidades de ciclismo de montaña, carrera a pie y esquí de fondo. El atleta guipuzcoano se proclamó recientemente subcampeón de España de la versión invernal del triatlón, lo que le ha otorgado un billete para competir en Alemania junto a los mejores especialistas del mundo en este deporte.

Jon Ergüin vivirá dentro de unos días su primera experiencia en un Mundial y su ilusión es "ir a disfrutar de la prueba, competir lo mejor que pueda, sin presiones, y además aprovechar la experiencia lo mejor que pueda". Este beasaindarra nacido en 1980 no lleva mucho tiempo practicando esta especialidad, pues hasta hace unos pocos años practicaba preferentemente el esquí de fondo, deporte del que ha sido campeón de Euskadi en las últimas cuatro ediciones -este año no se ha celebrado la prueba-. Pero últimamente, el atleta guipuzcoano ha cambiado su entrenamiento para centrarse más en el triatlón de invierno.

Cambio de preparación
Un habitual en el ciclocross y el duatlón de montaña
Jon Ergüin ha ido complementando su preparación de cara al triatlón invernal. Para entrenar el esquí de fondo hace falta desplazarse y que las condiciones de nieve ayuden, por lo que no es fácil seguir una preparación continuada; pero con el paso al triatlón, Ergüin ha aprovechado las temporadas que no está en la nieve para incrementar su experiencia con la bicicleta de montaña y la carrera a pie.

Para ello, se ha convertido en un habitual del campeonato vasco de ciclocross y también ha destacado en el duatlón de montaña, donde este año ha logrado ser segundo en el Campeonato de Euskadi. Tanto el ciclocross como el duatlón le han servido de complemento perfecto al esquí de fondo, donde Ergüin ya tiene mucha experiencia. De esta forma, se ha convertido en un todoterreno capaz de rendir en cualquiera de los tres tramos que componen el triatlón de invierno.

Todo esto le ha servido para alcanzar el segundo peldaño del podio en el Campeonato de España de triatlón de invierno, donde sólo fue superado por un consumado especialista, Víctor Lobo, que ha ganado las cuatro últimas ediciones del torneo estatal. Por detrás de Ergüin llegó Eneko Llanos, un especialista y olímpico en el triatlón de verano.

El cambio en la preparación de Ergüin, así como su propia autoexigencia en cada entrenamiento, han permitido a este beasaindarra sumar este éxito que supone el subcampeonato estatal, que además le ha otorgado el premio de poder participar en el Mundial que tendrá lugar en Alemania en pocos días. Su mera participación ya es todo un éxito del que Ergüin va a disfrutar merecidamente. Además, la experiencia le servirá para dar un paso más en su progresión.