Trigoi TT-k itxiera eman dio duatloi denboraldiari

Duatloi denboraldiari itxiera eman dio jada Trigoi TT-k. Azken lasterketa Bilbon ospatu zen eta beste behin Luis Mari Urizar eta Leire Etxezarretak oso postu onak lortu zituzten. Horrela, biek laugarren postua eskuratu zuten.
Bestalde, triatloiko denboraldia hasi besterik ez da egin. Lehenengoa Bermeon izan zen, eta bigarrena pasa den larunbat honetan ospatu zen, Hondarribian hain zuzen. Trigoi TT taldetik Ane Mendia, Maite Murgia, Adur Eskisabel, Arkaitz Harruti, Daniel Zabalo, Victor Pajares eta Alvaro del Rio izan ziren bertan.
26.05.11 - 02:24 -