Iker Baztarrika beasaindarrak emaitza onak lortu ditu.


2008-VI-27, A.A.
Goierriko Triatloi taldeko kidea Nizako 'Ironman'ean 59. geratu zen larunbatean.
Goierriko Triatloi Taldeko Iker Baztarrika beasaindarra 59. postuan geratu zen eta 25 urtez azpikoen artean 9. postua lortu zuen larunbatean Nizako (Frantzia) Ironman izeneko proban (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta maratoi bat korrika).

Dagoeneko bere hirugarren Ironman a izan da honakoa eta azkeneko honetan bi minutu gutxiago egin izan balitu HawaikoIronman erako txartela lortuko zuen.

Bestalde, asteburuan izan zen Lekeitioko triatloian goierritarrek ere marka onak egin zituzten (750m igeri, 22 km bizikletan eta 5 km korrika). 45. postuan Enetz Gurrutxaga geratu zen, 57. postuan Igor Sodupe izan zen, 94. postuan, aldiz, Etor Mendia eta 117. Daniel Zabalo geratu zen. Azken hau, gainera, beterano mailan txapeldun geratuz.