
2009-10-06, miriam luki.
Arriarango I. Duatloia Endika Gartziak irabazi du proba, baina Nafarroan federatua dagoelako ez du jaso Euskadiko titulua.
Arriarango I. Duatloia Endika Gartziak irabazi du proba, baina Nafarroan federatua dagoelako ez du jaso Euskadiko titulua.Eguraldi paregabea lagun, Arriarango I. Duatloi krosak hanka onarekin hasi du historia. Larunbatean jokatu zen mendiko distantzia laburreko proba, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa ere bazena. Endika Garzia lasartearrak (Lagunak) irabazi zuen, eta Jon Erguin beasaindarra (Trigoi) izan zen bigarren. Hirugarren Aritz Egea urretxuarra sailkatu zen eta nesken artean Uxue Fraile donostiarrak (Krafft-Atletiko SS) irabazi zuen.
Nahiz eta Gartziak lortu denbora onena (1:35:34) ez zuen titulurik jaso, ez Gipuzkoakoa, ez Euskadikoa, «Nafarroan federatua dagoelako». Ordez Erguin da ofizialki duatloi kroseko txapeldun bietan. Nesketan Uxue Fraile donostiarrak 2:04:19ko denborarekin irabazi zuen. Taldekako saria, berriz, Arrasateko (Gipuzkoa) Antxintxika Triatloi Taldeak eraman zuen.
Antolatzaileen arabera «lehenengo aldia izateko arrakasta handia» izan du Arriarango mendi duatloiak. «Are gehiago, Euskal Herri mailan punta-puntan dabiltzan kirolariak etorri dira», dio Goio Mujikak. Guztira 105 lagunek parte hartu zuten, horien artean bost emakumek.
Arriarango Intxaurpe elkartean sortu zen duatloia antolatzeko asmoa. «Intxaurpe elkartea berritu eta auzoa lo zegoen irudipena genuenez, suspertzeko ekintzak antolatzea pentsatu genuen. Kulturaren inguruko ekitaldiak antolatuko dituen talde bat osatu zen eta kirol probak antolatuko dituen beste bat». Mujikak gehitu duenez «kirol taldean gaudenetako batzuk Trigoi duatloi taldeko kideak gara eta hortik sortu zen duatloia egiteko asmoa. Korrika lasterketen kontua nahikoa saturatuta dago eta duatloia egitea pentsatu genuen».
Parte-hartzaileek 29 kilometro egin zituzten guztira mendian barrena. Hasteko sei korrika, jarraian 20 kilometro bizikletarekin hamar kilometroko ibilbideari bi itzuli eginez; eta bukatzeko beste hiru kilometro korrika. «Ibilbidearekin pozik geratu dira kirolariak. Egia da eguraldiak asko lagundu duela eta ez dutela lokatzik aurkitu mendian». Bizikleta proban ez zen alde handiegirik izan lehenengoen artean, baina azken korrikaldian Endika Gartzia lasartearrak besteak erraz gainditu zituen.
Auzolanean
Auzoa suspertu dutela eta Mujika pozik da Mujika, Arriarango bizilagunek emandako erantzunarekin: «Duatloiak badu korrikaldiek ez duten bizitasun bat, auzoko plazan hartu eta utzi zituzten bizikletak; auzotarrak hantxe zeuden».
Auzoa suspertu dutela eta Mujika pozik da Mujika, Arriarango bizilagunek emandako erantzunarekin: «Duatloiak badu korrikaldiek ez duten bizitasun bat, auzoko plazan hartu eta utzi zituzten bizikletak; auzotarrak hantxe zeuden».
Ehun bat lagun aritu ziren lanean larunbatean. 50 lagunentzako bazkaria prestatu zuten Intxaurpen. Gainera bidegurutzeetan seinaleak jartzen, jan-edan postuetan, epaileak eta beste hamaika lan baziren. Lanak lan, antolatzaileak datorren urtean errepikatzeko gogoa azaldu dute. «Dena ezin hobeto atera da. Kirolarien aldetik erantzun oso ona izan dugu eta onenak etorri dira, horrek ospea ematen dio horrelako proba bati».
Ibilbide gogorra
Arriarango duatloian parte hartzeko izena 128 lagunek zuten emana. Irteera marran 102 aurkeztu ziren, eta haiek ekin zioten lanari. Ibilbidearen gogortasunaren seinale, bukatu zutenen kopurua: 84 lagunek osatu zuten Arriarango I. Duatloi-krosa.
Arriarango duatloian parte hartzeko izena 128 lagunek zuten emana. Irteera marran 102 aurkeztu ziren, eta haiek ekin zioten lanari. Ibilbidearen gogortasunaren seinale, bukatu zutenen kopurua: 84 lagunek osatu zuten Arriarango I. Duatloi-krosa.