Arriarango duatloiko ibilbidea ikusteko aukera



2009/09/02.
Urriaren 3an Arriaranen egingo den duatloiko ibilbidea ikusteko hitzordua jarri du larunbat honetarako Trigoi Goierriko triatloi taldeak. 10:30ean irtengo dira Arriarango plazatik. Uda hasieran garbitu zuten ibilbide guztia auzolanean Intxaurpe elkarteko eta triatloi taldeko hainbat kidek.