Elosegi Hawaiko Ironmanera

Gh, 2007-10-03.

Ironman Hawai munduko entzutetsuena, garrantzitsuena, urriaren 13an jokatuko da eta Goierri triatloi taldeko Eneko Elosegi beasaindarra bertan izango da lehiatzen.
Abuztuaren 19an ospatu zen Ironman England-en lortu zuen probarako sailkatzea. Sailkapen orokorrean 40. postuan sailkatu zen, baina 18-24 urte bitartekoen mailan lehenengoa izan zen. Elosegiren denbora orokorra 9:51:35 izan zen.
Hawaiko Ironmana egina daukan beste taldekidea Jon Aranburu da, orain bizpahiru urte. Ironmana honako probek osatzen dute: 3,8 kilometro igerian, 180 bizikletan, eta maratoia korrika, 42,2 km.